XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elgoibarko Herri Batasuna eta Gudari Eguna.

Elgoibarko Herri Batasunak extradizioen aurkako greba egunean herriak emandako erantzun borrokalari eta masiboa txalotu nahi du lehendabizi eta herria animatu nahi dugu linea horretan jarraitzera gure herriko erreibindikapen nazionalen defentsan eta gure herriko borrokalarien eskubideen defentsan.

Ondoren Herri Batasunak, extradizioen aurkako ekintzak direla eta Udaletxean izandako gertakizunen aurrean, zera agertu nahi du: - Extradizioen aurka egiteko ez dela nahikoa berba egitea, baita era mobilizatu eta herri indarra erakutsi beharra dagoela, baldin eta errespetoa eduki diezaguten nahi badugu.

- PSOE, PNV eta EE'ko kontzejaleek Udaletxeko balkoian jarritako pankarta kentzerakoan, herriaren kontrako ekintza bezala hartzen dugu, PSOEren politika zapaltzailearen lagungarri.

- Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrenean eta ikurrina jartzerakoan, alkateak eta Barandiaranek ate aurrean frente egiterakoan, probokazio bezala hartzen dugu, kontutan hartuta zein egoera larritan bizi garen.

Gainera salatu nahi dugu Plenotako Saloiko giltzak ezkutatu egiten zaizkiela HBko kontzejalei, eta Guardia Zibilei berriz, goizeko 6etan etorri zirenean ikurrina kentzen eta eramaten, eta plazan jarrita zegoen pankarta (Herrera de la Mancha gogoratuz) eramaten, gorputz errepresibo hauen linean dago eta garbi frogatzen du zertarako dauden.

- PSOE, PNV eta EE-k, 28ko Plenoan gure kontzejal eta militanteen kontra onartutako mozioaren aurrena, Elgoibarko Herri Batasunak bere elkartasuna agertu nahi du kontzejal eta militante hauekiko, Euskal Herriak bizi duen egoera larri honetan jarrera balientea erakutsi dutelako.